XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskotarren erri au ere!

Madarikatua dek benetan.

Ludi osoan ankerragorik ez ziok.

Bai al dakik Augusta taldeakin zer gertatu zan?

Cayo'k ez dio erantzunik.

Bere oña enborraren aurka jarri ta ezpata aldi batez atera du.

- Marco Agripa aurka jeiki uan, kantabrotarren gudara bialdu zutenean!

Kantabro basatien uzutasunak gudari-taldeak zearo izututa zeuzkaten.

Cayo'k, aintzakotzat artu gabe: - Bai, talde ura sakabanatu ta orren ordez beste bat bialdu zuten.

Erroma'tik igaro nintzanean, kantabroen izena aoz ao zebillen.

Amak ere, aurrak ikaratzearren, mamu ordez.

Bañan ez larritu, Erroma aundia bai da ta bere almena neurrigabea.

Cneo'k irri-barre gozo arroa ezpañetan.

- Ez nauk larri, ezta bildur ere.

Kantabro-gudari zar eta trebea nauk, Erromaratzen naukenean Quirinal lurrik onenak neretzat izango dituk.

Ik ere ikusiko dek, euskaldunen aurka eraso-aldi bat egitean edo negu beltzak arrapatzen auenean.